Pilak eta bateriak arriskutsuak diren hondakinetan sailkatuak dira eta ez dira beste hondakinekin edo naturan bota behar (kutsadura arriskuak).

Alabaina, piletan eta bateria zaharretan diren metalkiek gure ingurumenari kalte egiten ahal diote ez badira ongi tratatuak bizi bukaeran.

Metalki hauek bilduak izan behar dute pila eta bateria berrietan birziklatuak izaiteko, edo gure eguneroko gauzen ekoizpenean parte hartzeko.

Bilduak izan ondotik, pilak eta bateriak metatuak izanen dira berriz elkartze zentroan. Kopuru nahikoa lortua izanen delarik, bereizte zentrora ekarriak izanen dira, eta 7 taldetan banatuak, haien osaketaren arabera.

Bereiziak izan ondoren, piletan eta baterietan diren metalkiak ateratuak izaiten ahal dira. Horrela, gaiaren % 50tik 65a arte biltzen ahal da. Bilduak diren metalki nagusiak burdina, manganesoa eta zinka dira.

                        

Bilduak diren metalkiak gure eguneroko bizian erabiltzen ditugun gauza ainitz egiteko erabiliak dira:

-          kobrezko hodiak

-          latak (burdin eta aluminio)

-          itaxurak (zinka)

-          etxeko salgaiak : koilara ttipiak, etab. (altzairu herdoilezina)

-          etab.